XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, amerikar emakumeak bizi duen munduaren baitan iraultzailea izan behar du, halabeharrez.

Bestalde, banakoaren rol soziala arauez egina da.

Eta arau hauetara makurtzen dira, talde nahiz komunitate baten funtzio bereziren bat edo karguren bat betetzen duten banakoen ekintzak.

Adituek azaldu dutenez, zentzu honetan, desberdinketa-prozesu hau edozein pertsona-taldetan gertatzen dela baiezta daiteke, talde txikienean ere betetzen den prozesua izaki, hau da, banakoen artean desberdinketaren fenomenoa ezinbestez agitzen dela.

Oro har, desbiderapena gizarteak orokorrean zilegiztatzen ez dituen ereduetara jotzen duten pertsonak dira, talde marginal batek eratu ohi dituen ereduetara zuzenduta daudenak.

Azkenik, ez da ahantzi behar, familia kapitalistak kultura honetan dauden kontraesanak isladatzen dituela, zeren emakumearen eta gizonaren arteko berdintasunik ez baitago.

Lehentasuna interes ekonomikoek dute nabarmenkiro, maitasunak izan ordez.

MISERIAZ JOSITAKO MUNDUA

Izan ote da inoiz munduan gaur bezainbeste derberdintasunik?

XX. mendearen hastapenetan aberatsen eta behartsuen arteko berdintasunak, eta herrialde aberatsen eta herrialde pobreen arteko diferentziak, hirutatik batekoak, edo, bostetatik batekoak izan ziren.

Gaur egun, kasurik zoriontsuenean, hamabostetik batekoa da.

Eta, beste zenbait kasutan, berrogeitamarretik batekoa, adibidez, Haiti-ren eta Estatu Batuen arteko aldearen kasuan.

Munduko herri guztiek eta pertsona orok eskubidea du bere etorkizuna nolakoa izan behar lukeen irudikatzeko, dagoen bezala onartu ordez.

Baina norberaren balioztatzeak, norbera goraipatzeak, hurkoa zapaltzea esan nahi duenean ...

Kontuz!, arriskutsua baita oso.

Gaur egun, munduko ordenamendua da, dudarik gabe, azpigarapenaren eragilea, berau ez baita berez dagoen arazoa, ordenamendu injustuaren emaitza baizik.

Honetan, emakumeak pertsonen arteko behartsuenak dira, txiroenak.

1987. urtetik aitzina, munduan bama, 1950ean baino askoz txiro gehiago daude; modu honetara agerian utzi da aberats eta txiroen arteko desberdintasunak areagotuz doazela egunetik egunera.

Halaber, Hegoak Iparrari ordaindu beharreko zorra, gero eta haundiagoa bilakatzen ari da denbora pasa ahala, zeren, finean, Iparrekoek zuzentzen baitituzte Hegokoen egitura ekonomikoak.